Urruxka

Enviado por zuriain el 2011, Enero 19 - 09:58.
Altitud 987 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.628090, Y.4775339
WGS84 43.118089 N, -1.426812 E.
Nombres alternativos Urrixka, Urriska
Puntos de partida Beartzun, Aldude
Cerca PAGOZELAI zutarria, MUNAUTZ trikuharria, URRIXKA III trikuharria, Argañeta zutarria, JENERALAREN TONBA trikuharria, Argañeta mendia, URRIXKA BIZKARRA trikuharria, URRIXKA 1 hego trikuharria, URRIXKA 2 ipar trikuharria, BERDARITZ 2 zutarria, ABRAKUKO ZELAIA trikuharria, BERDARITZ 1* zutarria, BERDARITZ trikuharria, BERDARITZ tumulua, BERDARITZ harrespila, BURDIMOTX harrespila, ERROLAN trikuharria, ERROLAN harrespila, ERROLAN tumulua, LAMIZILO tumulua, LAMIZILO trikuharria, SUSTERA 1 hego trikuharria, SUSTERA 2 ipar trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Urruxka
Urruxkako gailurra, 115. mugarriarekin ©zuriain

Auza eta Alba Harriaren arteko mendikateak Baztan eta Aldudeko bailarak bereizten ditu, mila metro baino gehiagoko harresi malkartsua jarriz bi ibarren artean. Bideek leporik apalenak bilatzen dituzte, baina egun pistek antzinako galtzada zaharrak ahanzturara kondenatu dituzte. Mugarriak eta ehiza postuak trikuharri zaharren ondoan ikusiko ditugu soka osoan zehar. Urruxkan 115 eta 116 zenbakidunak daude.
Urruxka mendia Berderiz eta Pagozelai lepoen artean altxatzen da. Gailurra pagadiaren baitan izanik, Berderizetiko igoeran ikusitako pasaiekin etsi beharko dugu, baina horiekin eta bidean aurkituko ditugun trikuharri ugarirekin aski dugu.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izenaren azalpena irakurgai dugu: Urru (gailur) hitzetik etor daiteke, Zaraitzuko hainbat gainen antzera, edo zerikusia izan lezake hurritz (Corylus avellana) zuhaitzarekin.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

****

****

****

****

****

****

***

****

***

****

Related nodes