Urnobieta

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 643 m
Sistema Izarraitz
Ubicación ED50 30T X.552295, Y.4785429
WGS84 43.217966 N, -2.357428 E.
Puntos de partida Madariaga.
Cerca San Isidro ermita.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Urnobieta
Tontorra ©Enezubi

Bada hainbat kontu mendi honen inguruan, bere izena eta kokapena dela eta. Nahasketa baten ondorioz Urnobitza izenaz ezagutu izan da Azkarateko mendatearen iparraldean gailentzen den mendia (izen berarekin, Azkarate alegia, ageri da zenbait mapatan: x552139, y4784700, 666 m), eta bertara jo dute, ohi denez, mendizale guztiek, eta han dago bai erpin geodesikoa eta bai buzoia. Urnobitza / Urnobieta izena ordea iparralderagoko beste muino bati dagokio antza denez, eta hortaz jabetuta hari dagozkion koordenatuak eta altuera egokitu zaizkio orain Katalogoko sarrerari (2007). Baina kontua da gain hartan ez dagoela hura Katalogoko mendia dela adierazten duen arrastorik: erdia larre guri eta erdia lur gorri den muino bat besterik ez dago han. Hura gainera hegoalderagoko muinoa baino apalagoa da, bada 20 metroko aldea bien artean. Horiek argitu bitartean, biak igotzea gomendatzen dizuet; erraza da gainera bien arteko bidea egitea, basogintzako pista zabaletan aurrera. Bista hobeak ditu orain (basoa oraintsu -2007- bota dute tontorraren inguruan) Urnobietak, Azkarateko tontorra basoz inguratuta dago eta ez dago deus ikusterik.
Azkarateko mendatetik abiatuz gero bidea laburra da oso. Mendia bere osotasunean igo nahi izanez gero, Arriaga aldetik abiatzea duzue onena, bai Etun aldeko bizkarrean gora edo Peto errekaren parez-paren doan pista bakartia jarraituz.

Imágenes

**

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

Izen aldaketa: Urnobitza -> Urnobieta

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Hizkuntza arruntaren arau berberak jarraiturik, era honetako ahoskera lokalek ez dira idatzi behar eta, ondorioz, dokumentazioak argi erakusten duen era jatorrizkoa hobesten da. Era berean, koordenatuetan zegoen akatsa ere zuzentzen da.
Siguiendo la normativa propia de la lengua común, este tipo de pronunciaciones locales no se debe escribir y, por tanto, se prioriza la forma original que muestra la documentación y que aún pervive entre algunos usuarios. Se corrige también el error que había en sus coordenadas."

Pinurik ez

Atzo (2022) izan nintzan tontor nagusian (Azkaraten, beraz) eta ez dago pinurik inguruan: ikuspegi ederra, lainoaren baimemagaz. Sesiarten bai, guztiz harrapatu ninuan lainoak.

Tontorrean erpin geodesikoa, buzoia eta izen bi: Urnobitza (metalezko plakan) eta Azkarate (buzoian eskuz idatzita). Ez dakit zuzenduta dagozan kordenatuak 2018ko katalogoan, baina Azkarate agertzen da. Ahoskerari dagokionez, bertako ahoskera gehiago da Urnobitxa edo Urnobitta, Urnobitza baino.

Edozelan be, ez nintzan heldu Urnobietara, Azkaraten gelditu nintzan.

Jon