Txurregi

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1125 m
Sistema Satrustegi
Location ED50 30T X.593520, Y.4748535
WGS84 42.881820 N, -1.856133 E.
Puntos de partida lltzarbe, Ollo, Urritzola.
Cerca AXANBIDE tumulua, AXANBIDE leizea, koba, MUGARRILUZ eraztun-tumulua, Baltsa gaina mendia, Añazabal eraztun-tumulua, PEÑAS DE INTRAÑETA trikuharria, PEÑAS DE INTRAÑETA eraztun-tumulua, Gaztelu mendia, Ollo herria, Santo Tomas eliza, Senosiain herria, San Juan y San Pablo ermita, San Martin eliza, Donamaria ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Txurregi
Iltzarbe aldetik ikusita itxura polita du. ©inaxio

Beriainen goia jotzen duen gandor luzearen ekialdeko muturrean dago Txurregi eta kilometro askotan luzatzen den gandorrari ekiteko gonbita egiten du, bide erraza eta polita erakutsiaz. Gandor zorrotz hau ordea gero eta zailago bihurtzen da eta oso nekagarria gertatzen da aurrerago, ezpela ere traba egitera azaltzen denean, Satrustegirako bidean. Oso bestelako ikuspegia erakusten du hegoekialdetik begiratuz gero, Iltzarbe aldetik: tontor zorrotza eta zaila ematen du, bakartua, Beriainek beste muturrean ematen duen bezala, Arbizutik begiratuta. Igoera erraza du ordea Gaztelutik bereizten duen lepotik igoz.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

**

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

****

****

**

**

***

Related nodes
[ibilbide] lltzarbe .. Txurregi, by
[ibilbide] lltzarbe .. Txurregi, by inaxio

Txurregiri buruz.

Iruñetik ezin lerdenago agertzen den mendi hau, Sagardegi lepotik elkarturik dagoen bere anai txikiagoa den Gaztelurekin batera, inguru horietako mendirik interesgarrienetakoa da, nire ustez. Behetik ikusita anitzetan iritsiezina badirudi ere, egiaz, mendi honek hainbat igoera onartzen ditu, zein baino zein gomendagarriago. Klasikoena, Sagardegi lepotik gora egiten duena da. Haraino iristeko bai Sakanatik abia gaitezke (Etxarren herriskatik, erraterako) bai Ollo ibarreko Iltzarbe herritik. Gainerakoan, ibilbideak ez du zailtasun handirik, azken maldaren laztasunaz eta lepo zoragarri horretan jotzen ohi duen haize zakarraz kanpo eta Gaztelu mendia ere igotzeko aukera eskaintzen digu (gotorleku xume baten aztarnak gailurrean, moruek? egina omen dena.). Beste aukera bat Ollo herritik abiatzea eta hegoaldeko isurialdean gora egitea da, gailurrera Satrustegi gainekin elkartzen duen gandor meharrean barrena da. Ibilbide honek Satrustegi haitz ikusgarrietara ere igotzeko aukera emanen digu.
...eta hirugarren igoera, erronka latzak maite dutenentzat, ekialdeko isurialde itxuraz gaindiezinean gora egitea da. Bai, Iltzarbetik ikusirik ez du ematen ahuntzek ere sahiestuko luketen harritza eta horma desegin horietan gora egin daitekeenik. Baina, berriro ere, egitekoa ez da dirudien bezain zaila eta mendian ibiltzeko ohitura apur batekin egingarria da, nahiz eta, berriro derradan, masokek baizik atsegin izanen ez luketen txangoa izan, beste bi ibilbide hagitzez atseginagoak eskuran izanik, batik-bat.