Toloño

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1263 m
Sistema Toloño
Ubicación ED50 30T X.519644, Y.4718982
WGS84 42.621158 N, -2.761764 E.
Puntos de partida Bastida, pto. Ribas, Buradon.
Cerca Toloño santutegia, RIPARASA zutarria, Peña del Castillo mendia, Humilladero umillatokia, Peñalasdoce mendia.
Provincia Araba, La Rioja.
Categorías EHMK.
images
Toloño
Tontorra ©inaxio

Mendi ederra da Toloño, euskal mendizale orok ezagutu beharreko horietakoa. Gainaldean tontor ugari ditu eta ez da erraza altuena zein den asmatzea. Peña del Castillo deritzo Mko muturrean dagoenari, baina ez dakit izen hori oso zuzena den, izan ere erdialderago, santutegiaren ondoan dagoen haitz ikusgarri hori da gazteluaren hondakinak gainean dituena. Ez da igotzen erraza erdialdeko haitz hau, tximinia pare bat dira horretarako aukera ematen dutenak. Tontorra Ekialderago dago, hiru buzoirekin seinalatuta, baina erpin geodesikoa oraindik Ekialderago dagoen beste muino baten dago. Edozein modutan gainaldea hara eta hona ibiltzeko paraje ederra da. Erdi Aroko Santutegi baten hondakinak ikus daitezke bertan eta baita elurzuloa ere, bere aldamenean. Eguraldi garbiarekin Errioxa osoa ikus daiteke Hegoaldean.

Imágenes

****

****

****

***

***

****


***

***

***

***

****

**

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes

Toloñora irteera

Kaixo lagunak:
Domeka honetan Algortako Itxartu Mendi Taldeak txangoa egingo du Toloño mendira Bastidatik hasita gero Laguardian bazkaria egiteko. Anima zaitez eta erdu geugaz! Goizeko 9:30ak aldera aterako gara Bastidatik

Mendi ederra

Ni asteburu honetan joan naiz Toloñora eta asko gustatu zait. San Gines parketik igo ginen eta bidea erraza da, bero asko egin arren. Gainera gailurretik bista ederrak ikusten dira.

Toloño

Ederra izan da Toloño igotzea gaurko eguraldiarekin eta ederra tontorratik ikuspegia. Rivas de Tereso portutik igo gara eta nahiko bide erraza da.

Toloño

Toloño oso mendi polita da.Bertan ganadu asko ibiltzen da.
Ni, San Gines parketik joaten naiz.Iraupena ordu bat ingurukoa da.

Toloño- Gainzuri ikastetxea Urretxu-Zumarraga

Kaixo Lagun:

Lan bat egiteko, mendi honen argazkiak behar ditut eta seguru zuk batzuk bidaltzea duzula. Gustatuko litzaidake argazki hauek artxiboetan izatea, Internetekoak ez bait dadate balio.

Mila esker zure laguntzagatik!

Gurutze