Salbatori
Submitted by zuriain on 2009, March 10 - 10:01.
Salbatori
©zuriain
Urraul Goiti Nafarroako ibarrik despopulatuena da, eta seguruenik ezezagunena ere. Bada, ibar isolatu horretatik hamabi kilometroko errepide bat hartu behar da Adoain herrira iristeko. Kontuak badu interesik, seguruenik Euskal Herriko herririk isolatuena izanen baita.
Adoain inguruko mendien artean Aldaxur da ezagunena, baina inguruan badira beste gain apalago batzuk, interesgarriak izan daitezkeenak.
Salbatoriko erpin geodesikoa ingurune basati eta bakarti batean gailentzen da, eta horrek zenbaiti atzera eragiten ahal dien arren, beste batzuentzat akuilua besterik ez da. Gailurretik hurbil oreinen erreserba zabal bat dago, eta zorte apur batekin orein talde ederrak ikusiko ditugu.
Imágenes
![67531| : Urraulgo mendiak Salbatoritik](/argazki/thumb/2013/03/67531.jpg) ****
![67530| : Salbatoriko gailurra](/argazki/thumb/2013/03/67530.jpg) ***
![67529| : Salbatoriko gailurra, ustez ermitaren arrastoen gainean](/argazki/thumb/2013/03/67529.jpg) ***
![66778| : Salbatoriko gainak Narbaizatik](/argazki/thumb/2013/01/66778.jpg) ****
![35712| : Salbatoriko gailurra](/argazki/thumb/2009/03/35712.jpg) ***
![35711| : Salbatoriko gailurra](/argazki/thumb/2009/03/35711.jpg) ***
![35710| : Salbatori](/argazki/thumb/2009/03/35710.jpg) ***
![35709| : Salbatori](/argazki/thumb/2009/03/35709.jpg) ***
![35708| : Salbatori](/argazki/thumb/2009/03/35708.jpg) ***
![35707| : Salbatori](/argazki/thumb/2009/03/35707.jpg) ***
![35706| : Urraul Goitiko paisaiak](/argazki/thumb/2009/03/35706.jpg) ***
|