Peña de la moza

Submitted by zuriain on 2009, January 3 - 12:47.
Altitud 970 m
Sistema
Location ED50 30T X.623384, Y.4747546
WGS84 42.868676 N, -1.490769 E.
Nombres alternativos Mendi, Elmendi
Puntos de partida Errea, Arriasgoiti, Elkano
Cerca San Juan eliza, Lakarri mendia, Santiago eliza, Izanze mendia, San Martin eliza, San Kristobal-Beltzunegi eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Peña de la moza
Peña de la moza ©zuriain

Lakarri harkaitz ospetsuak adar harritsu bat luzatzen du ekialderantz. Gandor ikusgarria izanik ere, eta batez ere Arriasgoiti ibarretik ikusita harkaitz zorrotz eta haidor baten itxuran agertu arren, ez dirudi gailur honek bisita gehiegi jasotzen duenik. Bideak nahiko itxita daude, eta gandor osoa zeharkatzen duen alanbre-hesia ere oztopo ederra da. Hala ere, merezi du traba horiei guztiei aurre egin eta harkaitz honen gailurra bisitatzeak.
Kondaira ilun batek ere edertzen du mendi hau. Diotenez, uhartear batek neska bat hil eta harkaitz honen inguruetan lurperatu zuen. Hortik, jakina, omen datorkio izena (M. Belaskoren Hiztegi Toponimikoan jasoa)

Imágenes

***

****

***

***

***

****

****

***

Nola eta nondik iritsi gailurrera?

Kaixo denoi. Mendi honetara joaten saiatu nintzen orain dela urte bete inguru Erreako mendatetik, eta Lakarriren ekialdera geratzen den lepora iristean, ezkerretara hartu nuen, gainik gain joateko asmoz. Baina ezinezkoa izan zitzaidan aurrera joatea, eta leku trakets eta landaretza basatietan ibili naiz behin baino gehiagotan. Baina ezin aurreratu.
Esango al lidake baten batek nola igo daitekeen mendi honetara erosoago? Nik Arriasgoiti bailaratik ikusita, badirudi Urrizelki herritik gora egin eta gero basotik ezkerrera hartuta posible dela, baina eskertuko dizuet informazioa.
Laister arte.

Kaixo, Mendigoizale. Harri

Kaixo, Mendigoizale. Harri honen fitxan erran bezala, ez da erraza haraino iristea... Gu bertan izan ginenean zuk erabilitako bidetik joan ginen. Dena den, bi aldiz joan behar izan nuen, lehenbizikoan txarrantxa nazkagarri horrekin egin bainuen topo, eta horrekin eta sasiekin ezinezkoa izan zitzaidan.
Bigarrenean Lakarriren ekialdeko lepoan hasi eta zatirik garbienak bilatuz, bide bat bilatu behar duzu. Hasieran ez hurbildu mendi gandorrera. Arroka batzuk daude (SITNAko mapan 999m eta 992m altuerakoak dira) EZ hurbildu harkaitz horietara, izugarri zikin baitago basoa. Horren ordez, jarraitu basoan zehar. Begiratu SITNAren orrialdean, airezko argazkian UTM-30T 623186-4747542 koordenatuetan bide bat ikusten da pinudian. Horrekin aurrera eginen duzu nahiko modu errazean. GPS batek ere laguntza handia emanen dizu. Ez dut gogoan detaile guztiak, baina oroitzen dut txarrantxa pasatu genuela iparralderantz uneren batean. Azken arroken hasiera bilatu beharko duzu, behin hara iritsita, arazorik ez duzu izanen. Ikusiko duzunez, ez da ematen duen bezain zaila.
Tira, kontatuko diguzu, mendi honek merezi baitu!

Peña de la Moza. Gailurra.

Iepa Zuriain.
Azkenik larunbat honetan joan naiz mendi honetara, eta Eliatik igo nintzen. Lakarri aldera doan bidea hartu eta bere ekialdeko lepora iritsi baino metro batzuk lehenago bilatu nuen zuk azaldutako bidexka (bueltakoan, harri pilo txiki bat jarri nuen, bidearen hasiera seinalatzeko). Handik jarraitu, eta pinudian barna, tarteka sasi une batzuk igaroz, nahiko erraz bilatu nuen gaina.
Han zegoen lasaitasuna, badirudi ez dela jende asko iristen haruntza, gainetik hegan zebiltzan putreak ziren han nagusi.
Eskerrik asko azalpenagatik, oso baliagarriak izan dira.
Ea mendiren batean egunen batean ikusten garen.
Aio