Okoro

ietxaburu-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1259 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.621818, Y.4767792
WGS84 43.051184 N, -1.505524 E.
Abiapuntuak Artesiaga, Urkiaga.
Gertu Artsal mendia, UZTANBORRO harrespila, UZTANBORRO trikuharria, UZTANBORRO tumulua, BUZTANBERRO 1 hego harrespila, BUZTANBERRO 2 ipar harrespila, OIALEGIKO LEPOA harrespila, OTARRA BIZKARRA harrespila, Astabizker mendia, LUURZUKO LEPOA MENDEBAL harrespila, GURUTZE MEAKA harrespila, LUURZUKO LEPOA zutarria, LUURZU hego tumulua, LUURZU 4 tumulua, Laztegi mendia, LUURZU 3 hego trikuharria, LUURZU 3 tumulua, LUURZU 2 tumulua, LUURZU 1 erdi trikuharria, LUURZU 1 tumulua, LUURZU HEGO zutarria, LUURZU HEGO harrespila, ERNAZABALGO SOROA harrespila, Argintzo mendia, ? Luurzu zutarria, LUURZU EKIALDE tumulua, LUURZU 2 ipar trikuharria, KINTOKO ERREKA (Bidemarreta) harrespila, ARGINTZUKO LEPOA 2 hego zutarria, ARGINTZUKO LEPOA 1 ipar zutarria, ARGINTZU 1 tumulua, ARGINTZU MENDEBALDE harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Okoro
Hegoaldetik, Laztegitik ikusita ©inaxio

Larre eremu zabalak eta garbiak dira nagusi Okoroko gainaldean, eta pagadia behe aldean, Quinto Real deritzon baso eremu zabalean. Apalagoak diren beste gain batzuek inguratzen dute Okoro, borobildutako muino soilak gehienak Okoro bera bezala. Horregatik nabarmentzen da Argintzo ingurune horretan, bere tontor harritsuarengatik. Muga zaharretik gertu gelditzen da eta horrek hainbat ondorio ekarri dio: alanbre hesi amaigabeak, Pirinio aldeko ibilbide luzeen arrastoak (GR11), ehiza postu ugariak eta lurrean erdi ezkututako porlanezko gotorlekuak. Historiaurreko arrasto ugari ere bada bizkar eta lepo horietan sakabanatuta.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

**

***

**

***

**

****

**

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

Okoro, Arbuzko bailararen itzulia

"BERRIA" egunkarian, 2007-03-16an, Asier Agirresarobek Okorora proposatutako txangoa ("Okoro, Arbuzko bailararen itzulia"), Masakoletatik (Irurita), oso polita da. Gainera igotzeko eta jeisteko leku desberdinetatik. Deskribapena, BERRIAren web gunean aurkitu daiteke. Nik, ibilaldi horren tracka jarri dut eskuragarri.

okoro en btt

queriamos subir el puerto de artesiaga en bbt y desde hay suguiendo la GR12 subir al okoro y luego par la GR11 pasar por la peña de alba y bajar de nuevo a Elizondo. Alguien sabe si el recorrido es ciclable, no he estado en la zona pero parece que son pastos.
Muchas gracias.

Angulori bronka

Miguel Anguloren liburu sakratua beti bezala jarraituaz Artesiagako lepora hurbildu ginen Okoro behingoz igotzeko asmotan. Izan ere, orain dela urte dexente laino zitalak atzera bota gintuen.
Aipatu lepora iristeko, Irurita herrian hartu Eugiko notabidea eta igo 15 km.
Hegaletik doan bide bat hartu beharra dago, iritsi bezain laster ezkerretara. Gune harkaiztsua begiztatu behar da. Hemendik, Okoro ikusten da. Gain belartsuak igaro behar dira, Okororen hegoaldeko isurialdera iritsi arte. Ez dago bide fijorik, baina berdin du, muino belartsuen ondotik ibiliko baikara.
Azken aldapa franko gogorra. Gaur goizean begiztatu dudan panorama itzela izan da: Pirinio kate osoa, Auñamenditik Bisaurin arte.
Totalera 2 ordu eta erdiko txango gogorra.

Re: Angulori bronka

ez duzu esaten zer dela eta aipatzen duzun \'bronka\'...

Re: Re: Angulori bronka

Egia duzu, oaintxe konturatu naiz asuntoaz. Gauza da liburuan 2 ordu eta erdiko txango markatua ateratzen dela eta hori ez da egia. Besterik ez.

Gertu dagoen menditik ezusteko ikuspegia

Mendi honetatik, bere izena gogoan ez daukadana, nahiko erraz igotzeko malda zeukana zirudien, baina bertara helduta, jeisterakoan, hain aise igoko ez zela dirudi ordea.