Okabio

Enviado por inaxio el 2018, Julio 3 - 19:45.
Altitud 864 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.587139, Y.4769894
WGS84 43.074884 N, -1.930935 E.
Nombres alternativos Soromearreta
Puntos de partida Leitza, Areso, Gorriti, Uitzi mt.
Cerca Leitza herria, San Migel eliza, Guratz mendia, Areso herria, Asunción eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Okabio
Okabio tontorra ©inaxio

Areso eta Leitza artean karaitzez eratutako hiru tontor nabarmentzen dira, altuera beretsukoak eta pagadiak ia erabat estalitakoak. Nafarroako toponimian begiratuz gero hainbat izen ageri dira bere hegietan. Iparraldekoena (838m) Iertzaundi/Irupagoeta izenekin ageri da, erdikoa (864m), Okabio / Soromearreta izenekin, eta hiruretan Hegoaldekoena (852m), Axuste izenarekin. Elkarrengatik oso gertu daude hiru tontorrak eta hirurak ere, esan bezala, antzekoak dira, baina erdikoa da garaiena, eta tontor batentzat Soromearreta izena egoki iruditu ez zaidanez, Okabio aukeratu dut orri honetarako.

Ez da tontorretan txartelontzirik edo erpin geodesikorik eta mendizaleek utzitako arrasto bakarra harripila xume batzuk dira. Ehiztariek arrasto gehiago utzi dute zoritxarrez, euren ehiza postu eta kartutxo azalekin. Baina ingurune garbia da bestela, eta ibiltzeko aproposa, nahiz eta bide arrastoak karaitz artean erraz galtzen diren. Guratz aldera joz gero bidezidorrak nabarmenagoak dira eta karaitza urriagoa, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

Imágenes

***