Mendiederzuriain-k sortua, 2013, urtarrila 2 - 08:56
![]() Mendieder (1071m) gaina ©Xabiaram Bete-betean asmatu zuten Doneztebe-Bortziritarrek gain honi izena jartzerakoan, ederra baita benetan Mendieder. Mendaur erraldoiaren itzalpean izanik ere, Arantza inguruko mendikateen arteko giltzarri dugu Mendieder: iparralderantz Apaola-Oianberri katea luzatzen da. Mendebalderantz, soka Ekaitzaraino iristen da, iparralderantz okertu baino lehen, Artikutza inguruko mendietarantz.
|
![]() |