Mendibila

zuriain-k sortua, 2010, azaroa 7 - 20:36
Garaiera 947 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.596831, Y.4779881
WGS84 43.163617 N, -1.810157 E.
Beste izenak Mendibiri
Abiapuntuak Goizueta, Gorostingo lepoa
Gertu ARRAMALETAKO BIZKARRA harrespila, ILLARBITEKO SOROA / ARRAMALETA harrespila, ILLARBITEKO SOROA / ARRAMALETA tumulua, AMONAMOTZEKO KASKOA harrespila, ARRAMALETAKO EGIA harrespila, ANUSBIZKAR harrespila, AUNTZBIZKAR harrespila, ARRAMALETA GOIKOA tumulua, ARRAMALLETA BEKO KASKOA harrespila, BULUTZIKAR harrespila, Urganbide trikuharria, ENEKO ELORRIETA EGIA harrespila, ENEKO ELORRIETA LEPOA harrespila, ARRIURDIÑETA harrespila, ARRIURDIÑETA tumulua, IRAINGO ATAKA harrespila, LOITZATEKO SOROA harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Mendibila
Mendibila ©zuriain

Goizueta ekialdean eta oro har Mendaur iparraldean hedatzen den mendialde zabalean hainbat mendikate txikiago aurki ditzakegu. Soka gehienak Loizate mendian dute giltzarri eta abiapuntu, eta iparralderantz luzatzen dira, garaiera apurka-apurka galduz, eta bidean hainbat gain interesgarri utziz.
Gorostingo lepoak mendi soka horietako bi bereizten ditu: bata Arriurdinetan hasi eta iparraldean, Biribiletako Kaskoan, amaitzen dena. Bestea aipatu lepotik hegoaldera doa, eta punturik gorena Mendibila kasko erraldoian du. Beste hainbat gain aipagarri izanen ditugu soka honetan: Amamonamotzeko Kaskoa (944m), Arramaleta (844m), eta Deskarga (738m), pinuz landatua. Gainak eta haien arteko lepoak monumentu megalitikoz josita daude, txangoa are interesgarriago bihurtuz.
Mikek Belaskok bere hiztegian jasotzen ditu hauetako bi mendiren etimologiak: Mendibila (mendi + biribila) eta Deskarga, oro har gurdiak deskargatzeko erabiltzen ziren tokiei jartzen ohi zaien izena.

Irudiak

****

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***