Mariñamendi

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 787 m
Sistema Altzania
Ubicación ED50 30T X.559900, Y.4758800
WGS84 42.977628 N, -2.266675 E.
Puntos de partida Segura, Zegama.
Cerca ZORROZTARRI trikuharria, Aizleor / Unamendi mendia, Santa Barbara ermita, Aztio mendia, San Martin eliza, Zegama herria.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Mariñamendi
Tontorra ©Enezubi

Ez dirudi mendizaleek gehiegi estimatzen duten mendia denik, tontorrean ez da behintzat arrasto askorik ageri; bai, ordea, sasia eta otea ugari. Tontorrera heltzeko biderik hoberena (ez du honek esan nahi egoera onean dagoenik) Aztio aldetik igotzen dena da, gero pinudi batean gora eginez.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

Argazkikoa ez da Mariñamendi

Mariñamendiko tontorrean, Gipuzkoako Mendiak liburuan dioen bezala harri pilatuzko horma zahar, apurtu eta oroldioz betetako bat baino ez dago, pinu, sasi, ote, huntz, eta pagoez gain. Bidea sasiek guztiz oztopatuta dagoenez oso nekagarria da igoera.

Re: Argazkikoa ez da Mariñamendi

Ez da Mariñamendi, ez. Mariñamendin ez dago buzoirik ez erpin geodesikorik. Arantza, sasitza, sastraka, otea eta inpernua baino, eta gainera zuhaitzen adar bajuek ez dute uzten zutitzen.

Begiratu Arranoaitz mendiaren fitxan. Mariñamendiren fitxan \"Tontorra\" eta \"Buzoia\" izenekin ageri diren argazkiak Arranoaitzen fitxan \"Elortxiki tontorra\" izenarekin ageri den argazkiari dagokio.

Re: Re: Argazkikoa ez da Mariñamendi

beno... beno!
kontutan hartuta Galdos-Urrutiak ateratako argazkia (zaharragoa) eta nik neuk ateratakoa (berriagoa) bat datozela,
kontutan hartuta aipatzen duzun Elortxikiko argazkia ere neuk aterea dela eta badakidala ondo non zegoen hau eta non zegoen hura,
kontutan hartuta ez dela erraza Mariñamendi beste gain batekin nahastea nahiko bananduta gelditzen delako,
kontutan hartuta Mariñamendiko gaina sasiak hartuta dagoela zuk diozun bezala,
ez al da errazagoa bai erpin geodesikoa eta bai buzoia honezkero sasi artean ezkutatuta egongo direla pentsatzea?
gogoan dut oraindik nola igo nuen Aztio aldetik joanda, eta nola saiatu nintzen bide garbiagoa bilatzen beste aldetik, eta nola bukatu nuen sasi artean ia-ia gatibatuta...
ados nago zerrendatik kentzeko proposamenarekin, baina hori ez dagokit niri... mezu hauek irakurtzen dituenak jakingo du orain zer espero dezakeen han!

ondo ibili!