Lendiz

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 850 m
Sistema Gasteiz mendiak
Location ED50 30T X.527053, Y.4737822
WGS84 42.790597 N, -2.670519 E.
Puntos de partida Gasteiz, Gasteiz mt.
Cerca .
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Lendiz
Tontorra ©Enezubi

Ez da Lendiz gaina gehiegi nabarmentzen Gazteiz hegoaldetik inguratzen duten gainontzeko mendien artean; Gasteizko kaletik abiatuta erraz menderatzeko moduko tontorra izateagatik egongo da zerrendan seguraski. Gora-behera txikia da eta bidea erraza, Gaztelu herritik Alto de la Cruz izeneko muinoko antenetara igotzen den bide zabala erabiliz gero, baina badira bidezidor gehiago inguruetan. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia daude, bizkarra erdibitzen duen alanbre hesiaren aldamenean.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

**

Related nodes

Lendiz

Gasteiztik Olarizura igo, Castillora jeitsi eta herritik pittin bat ezkerretara joz, erraza da Lendizera iristea. Handik Arrietaraino (Vitoriako Gainetik) ibilbidea erraza bezain polita da.

Re: Lendiz

Castillo edo Gaztelutik antenarako hormigoizko pista hartu. Goiko aldera helduta, utzi pista hori, pasatu hesi edo ate batetik eta ez segi hor dagoen pistatik (Vitoria gainera doa), baso erdian dagoen oinbidetik baizik. Behin, Lendizera helduta, Vitoria gainera jaitsi daiteke, zelaien eta larreen zehar eta larre itxi batean ezker aldera eginda. Gero hartu errepide zaharra eta ezkerretara, goi aldean, lurrezko pista bat ikusiko duzue. Hortik abiatuta Arrieta igo daiteke bide eder batetik. Hasieran pista eta gero bidezidorra, baina harri-piloak daude bidea markatzeko.
Bueltarako, Vitoria gainean gurtzatu metalezko atea, segi pistatik eta ezkerretara eraikin bat ikusita handik gora eta ezkerretara egin. Altu bien (larre bien) artetik bide bat abiatzen da, Gaztelutik igonda oinbidea hartu dugun puntura eramango gaituena.