La Mira

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2341 m
Sistema Gredos
Location ED50 30T X.314516, Y.4459126
WGS84 40.260168 N, -5.182470 E.
Puntos de partida La Plataforma, Nogal del Barranco, Mingo Fernando.
Cerca .
Provincia Avila.
Categorías .
images
La Mira
Haitz txapelduna ©inaxio

La Mira Candeledako portuaren ekialdeko gandorrean gelditzen da, granitozko haitz kuriosoek atondutako ibilbide polit baten amaieran. Tontorrean dorre itxurako erainkuntza txiki bat, erpin geodesikoa inguratuz. Hegoaldean Galayos izeneko gandor granitikoa nabarmentzen da, inguruko eta urrutiko eskalatzaileen gatazkarako eremu aproposa, bere mutur luze eta zorrotzekin.

Imágenes

***


***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

Nogal del barrankotik, bide

Nogal del barrankotik, bide zabal batetik gora goaz, hau muloen bidea zen aintzinean, baina orain, mendizaleak bakarrik datoz hemendik. Bide honek buelta handiak emoten dauz, baina aldapea, ez da oso maldatsue. Errekea, geure ezkerretara eroaten dogu denbora guztien, eta bapatean, errekaren ezkerreko aldera pasetan gara.
Hemendik aurrera, malda asko handituten da, eta Galayoseko tontorrak, izugarri eder agertzen dira. Apurka apurka metro batzuk igo ondoren, lehenengo elurrekin aurkitzen gara, etadesnivel apur bat jaitsi ondoren, eta gero berriz ere apur bat igo ondoren, Victoryko aterpera heltzen gara. Aterpe hau, nahiko egoera txarrean dau, eta gainera ez da librea, baina halan da guztiz be, desdkantsetako leku onena da.
Hemendik aurrera, muloen bidea desagertu zaigu, eta hemendik, aldatz nahiko handitik igotzen hasten gara, eta espoloitik aurrera, apretura deituriko tokira heltzen gara. Hemendik urten da gero, lisu batera heltzean gara, eta geure ezkerretarantz doan bidea hartuz, elurtza handien artetik, La Miraren gailurrean dagoen dorre erromatarrarekin aurkitzen gara. Beheranzkoan leku berdinetik jaisten gara.

DESNIBELA: 1.200METRO

OHARRAK: ELUR JAUSI BERRIAREKIN, HEMENGO ALDETIK, ELURJAUSIAK EGOTEKO ARRISKUA DAU, BERAZ, ELUR ASKOREKIN, HOBETO ALMANZORREN PLATAFORMATIK IGOTEA.