Itzaga

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1361 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.628679, Y.4730265
WGS84 42.712240 N, -1.429912 E.
Puntos de partida Altzorritz, Ardanatz, Zuhatzu.
Cerca San Migel ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Itzaga
Tontorra ekialdetik ©inaxio

Nafarroako mendi handietako bat da Itzaga: Pirinioen arrimuan egon gabe, 700 metrotik gora altxatzen da galsoroen gainetik, eremu zabala hartuz bere hegi luzeekin. Tontor apalagoko mendi zerrenda batek inguratzen du, mapatan nabarmen gelditzen den egitura geologiko bitxia osatuz. Mendebaldeko bizkarrean ermita erromaniko zahar batek ongi-etorria egiten die ibiltariei; ekialdean beste bi tontor nabarmentzen dira, gorabehera handirik gabeko lepo batez lotuta (Sanbelles, 1266 m; eta Santagata haitza, 1208 m). IEko isurialdea harrizko harresi batez osatutako amildegi luze batek inguratzen du eta ez dago nolanahi ibiltzerik. Ez du gainean erpin-geodesikoa eta buzoia besterik, eta hori ere harritzekoa da. Igoerako arrasto nabarmenenak mendebaldeko bizkarrean gora datoz, ermitaren aldamenetik pasata. Bereziki gomendagarria da Ardanatzetik abiatu eta iparraldeko pagadian gora eginez harrizko harresia gainditzen duen bidezidor bihurria.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

**

**

Itzagari buruz.

Itzaga mendiko igoerarik arruntena Itzagaondoa ibarreko Ardanatz herritik abiatzen da eta, ezpel eta pagoen arteko igoaldi xoragarria eginik, San Migel baseliza ikusgarriaren parera ateratzen da. Eraikin zahar (XI. mendekoak dira hari buruzko lehenbiziko aipamenak) eta ikusgarritik ekialderantz jota, arin batean heltzen da Itzagako gailurra belartsura. Inguruko mendirik garaiena izanik, ikusmen ezin zabalagoa izanen dugu bertatik, hasi Pirinio ez hain urrunetik eta Aralar edo Aitzgorriraino. Bertatik, nahi izanez gero, belarrezko malda beherari jarraituz, ekialderantz laster bertakoek Sambelles izenez ezagutzen duten gailurrera helduko gara eta norabide berari eutsiz, geroxeago Santa Agata izeneko punta ikusgarrira, Mugetajarra herriska mortuaren gainean gailentzen dena. Beste ideia bat, ohiko bideak atsegin ez dituztenentzat, da, Ardanatzetik Izanotz herri despopulatura (orain hondakinak baizik ez dira gelditzen) daraman pistari jarraituz, lau bide elkartzen direneko tokian, eskuineko (hegoaldeko) pista bat hartu eta Itzaga eta Sambelles arteko lepo sasitsura heltzen saiatzea. Nahiz eta puska bat bidetik at egin behar izan, kontua ez da dirudien bezain zaila, baina mapa eta brujula eramatea ezinbestekoa izanen duzu. Jaistea baselizako bidetik egiten ahal da, hagitz ibilaldi ederra burutuz.