ItxoganaSubmitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©Enezubi Itxogana Azazetako mendatetik gertu dago, eta bertatik abiatzen da igoerarik azkarrena. Zuzenean igo beharrean San Victorren ermita eta aisialdigunea ere ezagutzeko aukera izango duzue Azazetatik abiatzen den pistari jarraituz gero. Aise helduko gara gero ermitatik tontorrera, ordu laurden baten, markatutako xenda erraz baten gora. Tontorrean gurutzea eta erpin geodesikoa, mendi askoren gaitzak. Gutxi iritziz gero Indiagana ez da urruti, aski da gandorrean jarraitzea hara heltzeko (bidea ez da hain nabarmena).
|