IdorrokiaSubmitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Txartelontzia ©zuriain Tapla mendatea ekialdetik zaintzen duen mendi lau eta gain zabalakoa da Idorrokia. Taplatik hamar minututan igotzerik badago ere, askoz interesgarriagoa da Otsagi edo Iratitik igotzea. Inguru honetan monumentu megalitiko anitz aurki dezakegu, zonalde hau aspaldiaren aspaldietatik populaturik egon delaren erakusgarri. Idorrokiako gailurrean bertan dolmen bat aurkituko dugu.
|