Gorordo

Jose (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 692 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.544777, Y.4763883
WGS84 43.024439 N, -2.451729 E.
Abiapuntuak Urruxola, Garagaltza, Zubillaga, Urkulu urtegia
Gertu Orkatzategi mendia, San julian ermita, AITZGAIN tumulua, AITZGAIN II trikuharria, URTAPOTOLUETA II tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Gorordo
Erpin Geodesikoa ©Enezubi

Urkulu eta Artixa errekek osatzen dituzten bailaren artean ipar-hego norabideko gandor bat dago. Bertako punturik altuena Orkatzategi da 874 metrorekin, eta iparraldera erakusten dituen hormatzarrekin. Orkatzategi baino zertxobait iparralderago, eta Urrexola Garaia lepoak banatuta, Gorordo dago. Gorordotik aurrera gandorrak poliki poliki altuera galtzen du, Zubillaga auzuneraino iritsi arte.

Aretxabaleta eta Oñatiko udalerrien arteko muga egiten du Gorordok, Urkulu urtegia eta Urruxola auzunearen artean.

Ezin esan mendi polita denik. Ia erabat pinuz estalita dago, eta gas-hodia tontorretik pasatzen da. Hori gutxi balitz, Orkatzategi ikusgarria ondoan izateak guztiz itzalean uzten du Gorordo.

Irudiak

***

***

****

***

****

***

***

***

***

Izena

Kaixo mendizaleok.
Gorordo mendia ere Beretzibar bezala ezagutzen da.