Sanmigelbizkar

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 832 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.631044, Y.4734456
WGS84 42.749567 N, -1.400071 E.
Beste izenak Gongolatz
Abiapuntuak Aos, Iriso.
Gertu San Pedro eliza, Beroitz herria, San Martin eliza, San Andres eliza, San Esteban eliza, Ayanz jauregia, Inmaculada eliza, San Migel ermita, Izeki mendia, San Esteban ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Sanmigelbizkar
Tontorra ©inaxio

Itzaga inguratzen duen mendi zerrenda apal horretako tontorretako bat da Sanmigelbizkar, Iriso herriaren gainean. Ingurunea itxuraz lehorra izanagatik, landaretza oparoak menderatzen du mendi osoa. Tontorra bera haritz eta ezpelez osatutako basoak estaltzen du eta ez dago besterik ikusterik. Landaretza horrek berak estu hartzen ditu tontorraren inguruko bidezidorrak eta arretaz ibili beharra dago arrastoa ez galtzeko. Igoera errazena hegoaldeko isurialdean dagoen Iriso herritik abiatzen da, pista nabarmen batean gora. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

Lotutako orriak

Izen aldaketa: Gongolatz -> Sanmigelbizkar

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Tontorrean egondako ermita bati zor dio izen hori, inguruko biztanleek tontorra zehazki izendatzeko erabiltzen dutena. Kontrara, Gongolatz, oro har mendilerroa izendatzeko erabil daiteke, halaxe egiten baitute hangoek.
Debe el nombre, que los habitantes de los alrededores utilizan para denominar la cima concreta, a una ermita que hubo en su cima. Por el contrario, Gongolatz puede utilizarse para denominar el conjunto de la sierra, pues así lo hacen los de allí."

Iriso-Gongolatz

Kaixo mendizaleok.
Herritik iparraldera ateratzen den pistatik jo eta 30 minutura, eskuinera ateratzen den pista hartu (harri pilez dago markatua) eta piskana bide zabala estutzen joango da, gutxira ezkerrera jo behar da(harri pilez markatua), azkeneko malda gogorra igo arte. Azkeneko malda hau nahiko malkartzua eta zikina dago, baina une oro bidetxur osoan harri pilak daude. Guztira 45 min.