Ekialterrea

zuriain-k sortua, 2009, uztaila 28 - 11:50
Garaiera 1326 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.671331, Y.4752803
WGS84 42.906740 N, -0.902508 E.
Abiapuntuak Mintxate, Izabako errepidea
Gertu ADAZIDOIA trikuharria, ADAZIDOIA tumulua, INZAGA tumulua, ? tumulua, ASOLAZE trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Ekialterrea
Intzaga gaina ©zuriain

Mintxateko arroil ederra ekialdetik mugatzen duen mendikatea Larrondoan hasi eta Ardibidegaineako mendietara luzatzen da, Izaba gainean "Ateak" izeneko harkaitz ikusgarriak amilduz.
Mendikate hau ez da oso bisitatua, hurbileko erraldoiek mendizale gehienen arreta erakartzen baitute. Larrondoa iparraldean eta Armotoa hegoaldean dira gailurrik ezagunenak... eta hala ere mendi bakartiak izaten dira.
Azken aldi honetan ordea, Nafarroako Gobernuak eta Izabako Udalak "Antzinako bideak topatuz" izeneko ekimena abiatu dute. Aurten Ardibidegainea izeneko bidea zabaldu dute. 18 bat kilometroko ibilbidea Izabatik Yeguaceros kasernara doa, eta behiala kontrabandistek erabiltzen zuten beren Gaueko Lana egiteko.
Aipaturiko mendiez gain, bidean beste hainbat gain interesgarri aurki ditzakegu: Intzaga edo Adazidoia(1341m), Ekialterrea (1326m) eta Mintxaiturria (1238m). Mendi ederrak dira, ez bakarrik haietatik gozatuko ditugun paisaiengatik, baizik eta beraien edertasunagatik ere: pinudi lerdenak, bidexka bakartiak, goiko larre gozoak...

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***