Cotiella

Enviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2912 m
Sistema Cotiella - Peña Montañesa
Ubicación ED50 31T X.279811, Y.4710189
WGS84 42.510879 N, 0.318685 E.
Puntos de partida Col Santa Isabel, Barbaruens, Ref. Lavasar.
Cerca .
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Cotiella
Cotiellako malda elurrez ©Dabid

Mendi haundia da Cotiella, 2000 metrotik gorako aldeak bereizten du tontorra Cinca ibaiaren arrotik. Ez dago gainera Pirinioaren ardatz nagusian eta horrek asko nabarmentzen du bere inguruan. Saravillo aldeko igoera izango da, seguraski, erabiliena, 1500 metrotik abiatzeko aukera eskaintzen baitu herritik Santa Isabel lepora igotzen den pista batek (egoera onean). Bertan aterpe txiki bat dago. Igoerak ez du zailtasun handirik luzerari dagokionaz gain (9-10 ordu joan-etorria), baina Entremon inguruak oso zaila izan behar du lainoak hartzen badu, karst amaigabearen zeharkaldia gorabeheratsua eta luzea baita, eta erraza da norabidea galtzea inguruko tontorrak bistatik kenduz gero. Harrastoak ere ez dira oso lagungarriak: nonahi ikus daitezke eta harri tartean erraz galtzen dira.

Imágenes

***

****

***

***

***

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] Cotiella, by ietxaburu

Mendi apala baina bizta ederrak

Saravillotik autoz irten ginen Santa Isabeleko leporaino, bidea nahiko txarra da eta pasientzi eta arreta eskatzen du autoarekin igotzeko. Momentu batzuetan behea joteko arriskuarekin(furgonetakin joan ginen).
Behin bertan, leku ederra benetan, bide zabal bati jarraitu eta eta pinudi batera sartu eta gutxira ezkerretarako joera hartu behar da. Arreta eduki hitoekin, batzuk mendirantz zuzen bidali eta arazoetan jarri bai gaitezke(buelta eman ezik). Guk bide txarrari jarraitu eta beste hito txiki batzuei ezker beste bide nahiko zail bati jarraitu eta aldapa erdian bide normalarekin topatu ginen, ezkerrak!
Behin Cotiella biztaratzerakoan, oso nekosoa egiten da bere azpiraino heltzea, gora behera askorekin. Hitoei jaramon gehiegi egin gabe(gehiegi bait daude), mendi azpiraino helduz.
Azkenengo aldapa ematen duena baino leunagoa da. Guk elurrez egin genuen eta gozada bat izan zen, bai igotzea eta zer esanik ez jeistea.
Behin goian, biztak itzelak!!! pirineotako mendi garaineak gure aurrean agertzen direlarik.
Bueltatzerakoa bide berdinetik azken zatia izan ezik, azken zatia bide honetik egin genuen.