Besiberri NordEnviado por Jose el 2005, Junio 9 - 22:18.
Colieto bailaratik ikusita ©Jose Kataluniako pirinioen mendebaldeko ertzean, Aragoako mugatik oso gertu, Boi, Noguera Ribagorçana eta Aran bailaren artean kokatuta dago Besiberri. Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalaren mendebaldeko ertzean. Mendi bat baino, tontor asko dituen gandor bat da, horietako hiru 3.000 m.tatik gorakoak. Iparretik hegora: Besiberri Nord (3.015 m.; 31T 321783 4719494), Besiberri del Mig (2.994 m.; 31T 321544 4718753), Besiberri Sur (3.017 m.; 31T 321724 4718199) eta Comaloformo (3.033 m.). Mendebaldean, Besiberri bailaran gora igotzen den bidean, 2.200 m.tako altueran, vivac-erako aterpe bat dago.
|