Baratxueta / Usetximendi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1149 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.617446, Y.4757402
WGS84 42.958340 N, -1.561377 E.
Abiapuntuak Egozkue, Etsain, Iragi, Usetxi.
Gertu ARMAIA trikuharria, ARMAIA eremu tumularra, Egozkue herria, San Migel eliza, Iragi herria, San Lorentzo eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Baratxueta / Usetximendi
Tontorra ©inaxio

Ikuspegi zabaleko mendia da Baratxueta / Usetximendi, gainaldea soilduta duelako (inguruko beste tontor asko ez bezala) eta bera adinakorik ez duelako inguruan. Pagadiak estaltzen du iparraldeko isurialdea eta bertatik pasatzen da Iragi eta Egozkue lotzen dituen errepidea. Hegoaldekoa larre, ezpeldi eta pinudien artean banatuta dago. Ibilbide ederra egin daiteke Iragi abiapuntutzat hartu eta Goitean, Burdindogi eta Urdanatzekin batera igota (5/6 ordu).

Irudiak



***

****

****

****

****

****

****

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

**

**

**

Baratxuetari buruz.

Baratxueta mendiak, bere anaia ttipitxoagoa den Ohiartzabalekin batera, oso ikuspegi bitxia osatzen du inguruko mendietatik ikusita, ganbelu baten konkor borobil-borobilak diruditelarik. Ohiko igoera Egozkue herritik egiten da eta bi aukera daudenez, ederki balia ditzakegu biak bide batetik igotzeko eta bestetik jaisteko. Igotzeko, herriaren beheko aldetik atera behar da eta bi mendi hauen erdialdea zeharkatzen duen harrizko zerrenda bitxian zabaltzen den arrakala sakon baterantz abiatu. Bidea, basoan sartu arte behinik behin, ez da oso zehatza. Geroxeago, pago basoaren baitan, bide bikaina eta pikua segituko dugu eta Baratxueta eta Oihartzabalen arteko lepora aterako gara. Hobe dugu lehen eskuinera (hegoalderatz) jo eta Ohiartzabalen gailur laura heltzea (1085m.) gero, bidea deseginez, Baratxueta gailurari (1141m) ekiteko. Goian, ikuspegi ezin ederragoa, batez ere udazkenean, inguruko pago baso erraldoiak mila kolorez janzten direnean. Erpin geodesikoa eta buzoia. Jaisteko, bide zehatzik segitu gabe, ekialderantz egiten ahal dugu, basoan barrena jaitsiz, mendiaren ekialdeko hegia osoa zeharkatzen duen pistaraino. Ez dago galtzerik. Pista hartuta, iparraldeko norabidean, Egozkue mendateko errepideraino joan eta bertatik, Egozkue herrira itzul gaitezke. Mendate horretatik beretik abiatuta, Burdindogi (1241 m. baseliza harrigarriro handia eta mendizale hil baten oroitarria) eta Goitean (1222m, buzoia) mendi zoragarriak ere bisitatzen ahal ditugu, pagadi bikain baten magalean.