Baigura

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 897 m
Mendialdea Baigura
Kokapena ED50 30T X.638550, Y.4794600
WGS84 43.289610 N, -1.293452 E.
Abiapuntuak Heleta, Irisarri, Luhuso, Orzaize. (NB).
Gertu MENDIZABALE harrespila, ERREGELU harrespila, BAIGURA zutarria, CHANCHO etxola hondoa, LAINA 3 tumulua, Haltzamendi mendia.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Baigura
Tontorra ©Galdos

Mendi polita da Baigura, baina antenaduna da hau ere, Lapurdiko mendi beste bi mendi handienak bezala, eta, nola ez, errepidea ere badu. Gandor luzea du eta Haltzamendi deitzen zaio ertz bati. Errepidea eta bere egokiera dela eta parapentea egiten aritzen da zenbait lagun. Gainontzeko mendietatik bereizita egoteak ikuspegi ederrak gozatzeko aukera eskaintzen du.

Irudiak

**

**

****

**

***

**



Baigura ta Laina

Aupa denak!
2013ko azaroaren 16.
Mendi ederra da Baigura, baina bi antenak handi ta itsusiak dira (hala da!) bere tontorrean.
Nire zakur eme alegera ekin - bere lehen tontorra zen, gaztea da...-, burdinazko eraikin hau ahantzi dut... bizpahiru oren denboran. Eta ipar haize hotza ere ahantzi dugu larre eta harkaitzen erdian.
Baigurako gandor luzea da bainan aise ere bai, Laina-raino eta azkenean, Haltzamendi-raino. Gandor gainean kontuz ibili haize egunetan, bereziki iparraldeko malda ondo-ondoan.

Bi tontorretik ikuspegiak zabalak dira norabide guztietan, itsasaldetik biarnoko, zuberoako ta nafarroako mendiraino.

Ikus arte...