Bagadigorri

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1155 m
Sistema Alaitz
Ubicación ED50 30T X.614231, Y.4727695
WGS84 42.691394 N, -1.606809 E.
Nombres alternativos Alaitz
Puntos de partida Tiebas, Untzue.
Cerca Larrazpileta mendia, Orraun mendia, San Juan Bautista eliza, Alastrain mendia, Gerendiain herria, Aiurdi mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Bagadigorri
Untzue eta Alaitz arteko bailararen ikuspegia ©inaxio

Nahikoa ingurune basatian dago kokatuta Alaitz mendiaren tontorra, pago eta ezpel artean gordeta. Orraunaundia/Carrascal izeneko beste tontor bat dauka parez pare (erpin geodesikoa eta txartelontzia), gandor berean eta, bien artean, basoan gora eta behera dabilen xenda bihurria (harripilak, pintura marka ugari), deskuidatu orduko hankapetik ihes egiten duena. Gora egiteko biderik errazena Untzue aldetik datorren pista zabala izango da, oso gora egiten baitu hegoaldeko isurialdean zehar. Gain aldera helduz gero bidezidor egokiari jarraitzea da kontua: asmatuz gero, oso ibilbide polita da, bestela, ezpel arteko galbario gupidagabea.
Bada Mendebalderago beste gain nabarmen bat, Orrontze izenekoa (txartelontzia), Orraunaunditik joateko ahiko egoki gelditzen dena. Ezpeldia ez da horren itxia, eta neke handirik gabe egin daiteke joan-etorria. Gehiago ibili nahi izanez gero, Txanburu ez da urruti gelditzen Ekialdean, baina bidearekin asmatu beharra dago, eta ez erraza.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***









***

***

***

***

***

***

***

***

**

Izen aldaketa: Alaitz -> Bagadigorri

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Gauza jakina da Alaitz mendilerro osoari ezartzen zaion izena dela. Tontor honi, ordea, Bagadigorri esan ohi zaio han. Alaitz izenari eusten diogu mendilerroko gailurren kokaleku gisara (Bagadigorri, Higa, Txanburu eta Untzueko haitza).
Es cosa sabida que Alaitz suele aplicarse a toda la sierra. A esta cima allí suele llamársele Bagadigorri. El nombre Alaitz sigue figurando en las cimas de la sierra (Bagadigorri, Higa, Txanburu y Untzueko haitza)."

Alaitzi buruz

-Igoera Gerendiainetk erabat itxia dago, batez ere azken zatia. Egiten da oso astuna eta ez da erraza ta ere ez atsegiña. Unzue herritik oso ongi dago eta nahiko polita.
- Agertzen diren kordenadak (UTM) okertuak dira diruenez. Y.4727045 X.613455 Karraskal mendikoa dira, GPS batekin neurria egina dut.

Alaitzi buruz.

Iruñeko paisaia hegoaldetik ixten duen mendilerro ikusgarri honek azken hamarkada hauetan hainbat eraso jaso ditu: lehenbizi, Karraskal mendate aldeko harrobiak, gaur egun koska izugarriak izatera heldu direnak eta, aspaldion, haizerrota lerro zuriak ere iritsi dira iraganezina ziruditen mendi nahasi horietara. Nolanahi ere, oraindik badugu mendilerroko gailur nagusiak modu onean bisitatzeko hainbat aukera. Gerendiain Iruñerriko herritik abiatzen den ibilaldiak, Las Cruces izeneko mendi konikora igotzeko aukera ahalbidetzeaz gain, Alaitz gailurrera igotzera eramanen gaitu. Hala ere, ez pentsa egitekoa samurra denik: Alaitz hegoaldeko isurialdean bide eskas kausituko dugu, eta basoan zeharreko igoera ezin maldatsuagoa nekagarria gerta daiteke, batik bat bertan hain ugariak diren sasiekin topo eginez gero. Beste aukera, Untzue herritik abiatzen dena, pista eroso batez eramanen gaitu, Orrontz (, postontzia) eta Karraskal (1156m, postontzia) izeneko gailur politetara igotzeko aukera emanez. Handik aitzinera, gailurren lerroari iparralderantz segituz, Alaitz gailur nagusira (1169m) heltzen ahal gara.