Azkua

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 784 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.611689, Y.4785278
WGS84 43.210155 N, -1.626341 E.
Puntos de partida Etxalar, Sunbilla.
Cerca Kokori mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Azkua
Azkua ©zuriain

Etxalar gain-gainean dagoen tontorra. Gandor luze batek jarraitzen dio Aizkolegiraino eta ez da gandor horretako gain altuena, baina bai nabarmenena, Etxalar edo Sunbilla aldetik begiratuz gero.

Imágenes

***

***

***

****

***

***

***

****

****

****

****

**

***

****

Related nodes
[ibilbide] Etxalar .. Azkua, by

Hegaztiei begira...

Gaur bertan egin dut igoera eta, egia esan, zoragarria iruditu zait Anguloren liburuaren esanetan nahiko bide nahasia izanagatik. Etxalar herri lerdenera iritsi bezain laster, bada bide asfaltatu bat eskubitara doana, hilerrira alegia. Ondore, Santa Krutz ermita eta Azkuako geziak jarraitu, Iturraldeko bordara iritsi arte, galtzeko arriskurik gabe. Guk bertan utzi dugu kotxea.
Harrizko bide batek eraman gaitu gora, haraneko borda galduak ikuskatzeko paradarekin. Ordu erdi ibiltzen geundela, goizeko unerik zoragarriarena: zerura inertziaz begiratu eta hain famatuak diren \"paloma eta txorien pasa\". Hainbestetan entzun eta inoiz ez ikusi. Boladak eta boladak ehiztarien gusturako. Gandor belartsua hartu eta jarraitu atzean ezkutatzen den gailurreraino. Puntan zilindro itxurako mahaia du, panoramika dezentearekin. Totalera bi ordu eta laurdeneko txango zoragarria.