Arxuria

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 756 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.616210, Y.4790410
WGS84 43.255671 N, -1.569620 E.
Beste izenak Peñaplata
Abiapuntuak Lizarieta, Sara, Urdazubi, Zugarramurdi. (N.)
Gertu ARXURI zista, SOROAUNDI trikuharria, IBAÑETA MENDEBAL harrespila, ATERMIN zista, IBAÑETA trikuharria, IBAÑETA EKIALDE harrespila, TELLETXEKO BIZKARRA tumulua, TELLETXEKO BIZKARRA harrespila, ANTONEN BORDA harrespila, Saiberri mendia, ARGAINE trikuharria, ETXEBERRIKO ARDIBORDA trikuharria, ATERMIN trikuharria, ANTONEN BORDA tumulua, LAPITZETA II trikuharria, LAPITZETA I trikuharria, ? trikuharria, TELLETXEKO BIZKAR EKIALDE harrespila, ETXARTEA trikuharria, LARRIA III trikuharria, AIRAGARRIKO LEPOA zutarria, LEZIA trikuharria, LARRIA II trikuharria, ORIZKI harrespila, ORIZKI zutarria, ORIZKI tumulua, LARRIA I trikuharria, LARRIA IV trikuharria, ALTSOROI 2 ipar zutarria, Mendibil mendia, ALTSOROI 1 hego zutarria, ALTSOROI harrespila, TONBA trikuharria.
Lurraldeak Iparraldea, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arxuria
Mko ertza ©inaxio

Mendi honen magalean gordetzen dira Sarako leizeak, bisitarientzako prestatuak (500 pta sarrera, gidari eta guzti). Hegoaldeko hormatan eskaladarako aproposak diren hormak ditu, zailtasun handirik gabekoak, eta horietako batzuk berariaz prestatuta daude. Zugarramurdi ere gertu gelditzen da. Ibilbide polita: Sarako leizeak > Atxuriako tontorra (hegoaldetik hobe, horma gainditzeko pasarteren bat bilatuz) > Zugarramurdi > Zugarramurdiko leizeak ikusi eta abiapuntura itzuli. Zailtasun bakarra hegoaldeko hormak gainditzea da, hegoaldetik joanez gero: atzera eta aurrera eginez gero, ordea, ez da zaila erraz igotzeko moduko xendaren bat aurkitzea.

Irudiak

**

***

***

****

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

****

***

***

****

***

***

***

****

***

****

****

***

****

***

*****

****

***

****

***

****

***

***

**

**

**

**

Lotutako orriak

egun biribilla burutzeko mendia

Behin Zugarramurdi edo Sarara hurbiltzen denak, lezetara bisita egin aurretik, goizian goiz Atxuria igo beharko luke.
Igoera erreza du eta denbora aldetik ere ordu terdi inguru eramanen dizkio gorantza eta beste hainbeste beherantza.

Halere, behin goian egonik tontorrak erakusten digun paisaia arras zoragarria da, Lapurdi osorik ikusten bait da goitikan.

Benetan gomendagarria eta mundu guztiak igotzeko zailtasunik gabea.

Urdazubiko lezeak

Atxurira heldu den ibiltaria Sarako eta Zugarramurdiko lezeak ikus ohi ditu, ta Urdazubikoak (Zugarramurditik 5 minitu) ahazten. Urdazubiko lezeak, Ikaburu deritzanak, bertze biak baino askoz atseginagoak dire: estuak, karaitz aunitz, forma izugarriak, ... Gainera bisita gidatuak dire ta montajea arras ongi egina!!
Atxuria mendia nahiko errexa da igotzeko ta bista politak daude.
Ta inguruko herriak arras politak ere bai, kulturak atxiki dituztenak ta hango lapurdiko eskuararekin.