Arrigorria

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 4 - 13:02
Garaiera 1088 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.651603, Y.4742944
WGS84 42.822182 N, -1.146706 E.
Abiapuntuak Itzalle
Gertu SAGARRANA trikuharria, Aldu mendia, Olotoki mendia, SOGOITIA (Larraun) trikuharria, URIZABE trikuharria, Santa Ageda (suntsituta) ermita, Errezlanda mendia, Santa Agata mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Arrigorria
Arrigorria ©zuriain

Zaraitzuko Itzalle herria inguratzen duten harkaitz ikusgarrienetakoa dugu Arrigorria. Agian horregatik jasoko zuen 1987ko mendien katalogoak, haitz hau ez baita ez altuena ez zorrotzena inguru hauetan.
Arrigorriak Atagaitzeko harratea zaintzen du mendebaldetik. Pitzadura sakon honetan, urjauzi ikusgarria ikus daiteke sasoi euritsuetan, eta horregatik bakarrik merezi du bisita. Hori bai, gain hau inguruko basatienetakoa da: harri karstifikatuari landaretza deserosoa gehitzen zaio. Ez da beraz, erraza izanen gailur honetara iristea. Saria tontorrean bertan jasoko dugu, paisaia paregabe baten moduan.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

***

Lotutako orriak