Arbaiun

Enviado por Jose el 2007, Marzo 27 - 18:58.
Altitud 500 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.648900, Y.4726500
WGS84 42.674699 N, -1.184079 E.
Puntos de partida
Cerca Monteidorra mendia, Idorra trikuharria, Trancas mendia, Burgia mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Arbaiun
Iso mendateko behatokitik ikusita ©Jose

Denboraren joanean Zaraitzu ibaiak kareharrizko mendi batetan zehar 6 Km luze den eta 300 metrotako hormak dituen zintzur ikusgarri bat landu du.

Kareharrizko geruzak arku forma du, altua arroilaren erdialdean, baxua ertzetan. Ertzetan ibaiak kareharria jaten jarraitzen du, eta horregatik arroila estua da. Erdialdean aldiz ibaia kareharriaren azpiko geruza jaten hari da, material hauskorragoz osatuta dagoena, eta ondorioz arroila zabaletara hasi da.

Bai arroilaren hondoa, bai eta gainaldeko ingurunea ere, basoz estalita dago, eta balio ekologiko handiko gunea da. Aipagarria da bertako hormetan bizi den sai arre kopurua. Gaur egun natur erreserba izendatuta dago.

Irunberritik Nabaskozera doan errepideak arroila Iso mendatearen bitartez saihesten du. Mendatearen gainetik gertu arroilaren ikuspegi ederra eskaintzen duen behatoki bat dago.

Imágenes

****

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

****