ArabarkoEnviado por zuriain el 2011, Julio 27 - 13:53.
Arabarko Arzokoatik ©zuriain Sasariko gandorren ipar-mendebaldera, mendialde apalago eta are basatiago bat zabaltzen da. Zaraitzuko ibarretik kareharrizko malkarrak ikus daitezke, pinudi itxiek defendaturik. Gailurreko errepetidorea eta haraino daraman pista dira inguruan suma daitekeen giza arrasto bakanetakoak. Ez da harritzekoa Nafarroako Gobernuak basa faunaren babesgune bat bertan ezarri izana, bertako fauna aberatsa babesteko.
|