Apaola
Submitted by zuriain on 2013, January 2 - 09:16.
Apaola
©zuriain
Arantza inguruko mendikateek ferra baten moduan ixten dira iparraldean, Igantzi herriaren inguruan. Mendebaldeko mendiak (Unanu, Frain) isolatuagoak dira, baina katea ekialdetik ixten duen sokak gorabehera handirik gabe luzatzen da, betiere altuera galduz iparraldera egin ahala.
Mendiederreko tontorretik abiatzen den kate honetan hainbat gain aurki ditzakegu. Hegoaldetik hasita: Mairubaratzeta, Zipuru-Artxamana, Urkidi, Apaola eta Oianberri. Azken honetatik aurrera, mendikateak altuera galdu eta Bidasoaren uretara amiltzen da.
Txango eder honetan hainbat monumentu megalitiko aurkituko ditugu, denborak eta giza jarduerak nahiko hondaturik gehienak.
Imágenes
![66752| : Bulako aska](/argazki/thumb/2013/01/66752.jpg) ***
![66744| : Bulatsegi edo Azkiko lepoa](/argazki/thumb/2013/01/66744.jpg) ****
![66714| : Arantza eta Igantzi inguruko mendiak](/argazki/thumb/2013/01/66714.jpg) ****
![66713| : Oianberriko gailurra](/argazki/thumb/2013/01/66713.jpg) ***
![66712| : Oianberri](/argazki/thumb/2013/01/66712.jpg) ****
![66711| : Panorama Apaolako gailurretik iparralderantz](/argazki/thumb/2013/01/66711.jpg) ****
![66710| : Apaolako gailurra](/argazki/thumb/2013/01/66710.jpg) ****
![66709| : Apaolako gailurra](/argazki/thumb/2013/01/66709.jpg) ****
![66708| : Apaola](/argazki/thumb/2013/01/66708.jpg) ****
![66707| : Urkidiko gailurra. Hondoan, Apaola](/argazki/thumb/2013/01/66707.jpg) ****
![66706| : Harrizko gurutzea, Bulatsegi lepotik iparraldera](/argazki/thumb/2013/01/66706.jpg) ***
![66696| : Artaleku trikuharria, Urkidi mendiko gailurrean](/argazki/thumb/2012/12/66696.jpg) ***
|