Aneto

Submitted by Jose on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 3404 m
Sistema Maladeta
Location ED50 31T X.307947, Y.4722713
WGS84 42.631070 N, 0.656636 E.
Nombres alternativos Tuca d'Aneto, Maladeta de Corones
Puntos de partida Llanos de la Besurta, Renclusa aterpea, Vallibierna harana
Cerca Tempestades mendia, Maldito mendia, Russell mendia.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Aneto
Aneto (3404m) glaziar zeharkaldia ©Xabiaram

Pirineotako mendirik altuena da, baina ez da zailena. Zailtasuna Mahomako pasoan dago eta baita luzeran ere, igotzeko 5 ordu behar baitira. Ondo dago markatua bidea, baina Anetoko glaziarra pasatzean gailurragatik edo aurrekoek eginiko bideagatik orientatu behar da. Gainera, kranpoi eta pioleten laguntza ezinbestekoa da glaziarra zeharkatzeko, hau irristakorra baita. Mahomako pasoa da zailenetariko lekua, baina arriskua alde banatako amildegietan dago eta paso honetatik banaka ibili behar da. Oso mendi polita da eta bistak ere ondo daude. Udako ekaitzekin kontuz ibili behar da.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

**

***

***

***

***

**

***

***

***

Related nodes

ERREGEA

Mendizale guztion ametsa. Alpeetan Mont Blanc, Andeetan Aconcagua, Himalayan Everest eta Piriniotan Aneto. Horrelakoa da bizitza.
Mahomako aterpeak zenbait jende uzten du \"a pavo\", 30 metroko pasarteak zeozer akojonatzen baitu. Baina, beti bezala, ez da hainbesterainoko.
Nik Ballibiernako bailaratik egin nuen igoera. Autobus bat hartu beharra dago kanpinean, La Besurtarako errepidean. Ia ordu batean eramango gaitu bailaran zehar, aterpera iritsi arte.
Bertan, ez igaro zubia eta hartu ezkerrera intentzio handirik gabe doan bidea. Ez dirudi hasiera batean bide bihur daitekeenik. Xenda nahiko bortitz batek eramango gaitu lehen lakura. Beste bide harritsu batek bigarren terrazara, nahiko \"kemaus\" jada. 2500 metrotara gaude eta elurrak bere agerpena egingo du berehala. Coronaseko lepoa antzeman eta ekin gogor, beti ere aurreko xenda markatuak hartuz. Lasai labantzen bazarete, \"es lo q ay\".
Behin lepora iristean, autopista ikusiko duzue, kuadrilak eta kuadrilak Renclusa aldetik. Punta Oliverasera doan aldapa igo, zailtasun handirik gabe. Hortxe dago bai, baina lasai. Tatxan!!! Jendea argazkiak egiten, batzuk urduri. En fin, ulertzen dut alerta sortzea !x si acaso\"\", baina betikoa da. Arretaz igaro, amildegiak bi aldetara daudelako, baina pasabide asko daude. Panoramika Pirinioetako onena. Totalera 10 ordu.

Glaziarra

Anetoko glaziarra pasatzeko, kranpoiak eta pioleta behar dira. Gainera, abuztuan bero handia egin ezkero, glaziarrari zirrikituak aterako zaizkio eta oso arriskutsua da.