Iramendi / Amutz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1206 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.623700, Y.4760220
WGS84 42.982717 N, -1.484103 E.
Beste izenak Artzabal
Abiapuntuak Zilbeti, Eugi.
Gertu AMUZ trikuharria, ARBAIETA 2 ekialde trikuharria, ARBAIETA trikuharria, GURUTXAGA eremu tumularra, SOROMEAR 1 ipar trikuharria, SOROMEAR 2 hego trikuharria, SOROMEAR tumulua, ARBAIETA 1 mendebalde trikuharria, Ordena monastegia / komentua, San Bartolome ermita, San Bartolome eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Iramendi / Amutz
Iretako Gain aldetik ikusita, Zilbeti oinean duela ©inaxio

Pagadiz jantzitako mendia, Adi handiaren hegoaldeko saihetsetik luzatzen den kate luzeko tontorretako bat. Zilbeti aldetik igo nahi izanez gero herriko lehenengo etxeen paretik gora abiatzen den pista zabala hartu eta Gurutxagako lepora igota gandorrari jarraitu besterik ez dago tontorrera heltzeko. Nahi izanez gero, Atzegi ere lepo beretik ordu erdira dago, hegomendebaldera luzatzen den egiaren muturrean. Iparralderago, berriz, Zotalar, zerrendatik at gelditutako tontorra, 50 m inguru altuagoa, pagadiaren azpian Adiraino luzatzen den gandor luzearen erdian.
Zenbait mapatan Arzabal izenaz ageri da eta Buzoiak berak ere hala dio.

Irudiak

****

***

***

*****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***