Algorrieta

zuriain-k sortua, 2009, uztaila 30 - 10:14
Garaiera 1163 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.614062, Y.4765954
WGS84 43.035843 N, -1.601106 E.
Beste izenak Oihana, Errebelu
Abiapuntuak Belateko mendatea
Gertu ALGORRIETA tumulua, ALGORRIETA zutarria, ARGORRIETA harrespila, LOIKETAKO BASOA trikuharria, LOIKETAKO LEPOA tumulua, LOIKETAKO LEPOA harrespila, ERREBELU trikuharria, SUGESTI 1 ipar * trikuharria, IRUMUGETA zutarria, IRUMUGETA trikuharria, IRUMUGETA harrespila, IRUMUGETA tumulua, OKOLIN (Franxenda) zutarria, ARATXURI zutarria, Belateko Ama Birjina monastegia / komentua, SUGESTI 2 hego trikuharria, HARRIURDIÑETA trikuharria, LOIKETA 1 (Tellegiko Larre 1) trikuharria, ALDAIKO LEPOA tumulua, TUFERBURU 2 ipar trikuharria, TUFERBURU 1 ekialde trikuharria, Ermita-Refugio de Santiago ermita, ERMITAKO LEPOA tumulua, LOIKETA 5 trikuharria, LOIKETA 7 trikuharria, LOIKETA 6 trikuharria, ERMITAKO LEPOA harrespila, LOIKETA 2 (Tellegiko Larre 2) trikuharria, MATRAKOLA trikuharria, INDIETA trikuharria, ERMITAKO LEPOA zutarria, LOIKETA 3 trikuharria, LOIKETAKO BASOBIDEA trikuharria, LOIKETA zutarria, LOIKETA 4 trikuharria, AZKENAZKO LEPOA trikuharria, ? trikuharria, GARTZAGA IPAR / AZKENAZKO LEPOA harrespila, KOXTARAN 1 harrespila, AZKENAZKO LEPOA zutarria, AZKENAZKO LEPOA IPAR harrespila, LOIKETA 8 trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Algorrieta
Algorrieta ©zuriain

Algorrieta eta Loiketa mendiak Ultzama ibaiaren sorburua babesten duen mendi-ferrako gainik erakargarrien baina ezezagunenak ditugu. Haien oinetan, XIII. mendetik, Belateko monasterioa dago, garai batean Done Jakue Bideko erromesak artatzeko eraikia, eta gaur egun baseliza bihurtuta.
Algorrietak eta Loiketak mendikate labur bat osatzen dute Okolin erraldoi otzanaren hegoaldera. Algorrietak gailur harritsu eta irekia du; Loiketak berriz, ikuspegi mugatuxeagoa du, pagadia gailurreraino bertaraino iristen baita. Nolanahi ere, Gartzaga, Saioa edo Xuriain bezalako auzoak izanik, gain hauek ez dute mendizale askorik ikusten.
Aipatzekoa da mendi hauen inguruko monumentu megalitikoen kopurua: erran daiteke Algorrieta eta Loiketa halako monumentuz josita daudela. Haien artean ikusgarriena Irumugetako multzoa da.
Mendi horien izenen etimologia garbia da: Algorrieta (Harri-gorri-eta) eta Loiketa (Lohi-keta)

Irudiak

****

****

****

***

****

****

***

***

****

***

****

***

****

***

****

***

***

***

****

****

***

***

****

***

****

***

***

***

***