Aezkoargain

zuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2010, abuztua 13 - 11:08
Garaiera 1288 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.644443, Y.4749712
WGS84 42.884481 N, -1.232508 E.
Beste izenak Urdeen Harria, Eazko Hargain
Abiapuntuak Abaurregaina, Azparren, Erremendia
Gertu AITZITURRI zutarria, Bizkailuz mendia, Baigura mendia, ITURSORO trikuharria, TXAMORRO trikuharria, GAZPARRO trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Aezkoargain
Aezkoargaingo mendebaldeko gailurra ©zuriain

Baiguraren iparraldean, gorabehera handirik gabeko goi-ordoki zabal bat hedatzen da, bi Abaurreetaraino zabaltzen dena. Pagadi garbiek estaltzen dituzte profil leuneko gain hauek, lepo eta mendien arteko ataketan larreak agertzen badira ere.
Mendi hauen tontorretan harria nagusitzen da, gain hauen interesa handituz, eta paisaiak ikusteko aukera emanez. Aukera ederra izan daitezke bai Baigurara bidean igotzeko edo, zergatik ez, zonalde honetako beste gainen batekin batera egiteko. Ez dira mendirik falta horretarako: Bizkailuz, Aginaga, Mendizorrotz...
Mikel Belaskoren hiztegian mendi honen beste izen bat jasotzen da, poesia txikiagokoa agian: Urdeen Harria. Garai batean Abaurreako zerriak mendi honetan biltzen omen ziren.

Irudiak

****

****

****

****

***

****

****

***

****

****

Lotutako orriak