Adi

eteneta (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1458 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.626796, Y.4764366
WGS84 43.019529 N, -1.445201 E.
Abiapuntuak Zilbeti, Urkiaga, Sorogain.
Gertu ADIKO SOROA zutarria, ADIKO SOROA HEGO tumulua, ADIKO SOROA ekialde tumulua, ADIKO SOROA IPAR tumulua, ADIKO SOROA harrespila, ADIKO SOROA ekialde etxola hondoa, AGATUNGO LEPOA harrespila, GOROSTI BIZKAR harrespila, ARATUN etxola hondoa, ESNEZELAIETA trikuharria, EZPELONDO etxola hondoa, Iturrunburu mendia, EZPELONDO harrespila, Pilotasoro mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Adi
Kixarramun (HE) aldetik ikusita ©inaxio

Euskal Pirinioko mendi handietako bat da Adi, bai bere altueragatik eta bai inguruetan handiagorik ez duelako. Urkiagako mendatetik abiatzen den igoera da errazena, baina askoz igoera politagoa egin daiteke Urepeldik abiatuta, Izterbegi ere bidean zapalduz. Jaisteko Iturrunburu aldera jo dezakegu, bide beretik ez itzultzeko.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Urkiagatik ala Korrotatik

Nondik abiatuta behar da denbora gutxiago Izterbegi eta Adi takada berean egiteko, Urkiaga mendatetik ala Korrota lepotik (Izterbegi eta Patarramunho bitartean)? Eta zenbat denbora joan-etorrirako, leku bakoitzetik?
Jon

Korrotatik Adira 55 minutu.

Korrotatik Adira 55 minutu. Aditik Korrotara 35 minutu.
Korrotatik Izterbegira 20 minutu. Izterbegitik Korrotara 15 minutu.
Korrotako lepoa Izterbegi eta Adi artean dagoena da. Urepeletik igota asfaltoa dago Nafarroa Garaiaren eta Beherearen mugaraino: 1 km gehiago pista onetik Korrotaraino. Jon

Akatsa zuzentzen

Aurreko mezuan Korrota esaten den leku guztietan Isterbegiko lepoa ulertu behar da, Isterbegiko lepoa baita Adiren eta Isterbegiren artean dagoena. Korrotako lepoa Urepeleko alderantz dago, Isterbegitik iparralderantz, Isterbegi eta Patarmunho tontorren artean. Isterbegiren hegoaldean, esan bezala, Isterbegiko lepoa dago eta hortik abiatuta ulertu behar dira aurreko mezuan esaten diren denborak. Kilometro bateko pista ona ere, mugatik Isterbegiko lepora doa. Mugan bertan, asfaltoa amaitzen den lekuan, ezin da aparkatu; beraz, 1 km lehenago, Korrotako lepoan, edo 1 km aurrerago, Isterbegiko lepoan, aparkatu behar, Urepeletik asfaltoan oinez igo nahi ez badugu.
Jon

Mendi lainotsua

Bizpahirutan izana naiz bertan lainoa tartean nuela. Bakarrik behin nire hego haize kuttunarekin.
Mendiak bere alboetatik ditu bi bide mitikoak: Urkiaga eta Sorogainetik. Biak dira ederrak, aukeran Urkiagakoa aukeratuko nuke.
Urkiagan, Eugitik igota, eskubira jo behar duzue. Ezkerreko bideak Okorora eraman gaitzake hurrengo batean.
Pistak zenbait kurba egiten ditu baso zoragarrian barrena, Mikel Anabitartek adierazi lez. Basotik ateratzean, hesi luzera aterako gara. Hesia gurutzatu eta ekin zuzen, eskubira, aldapa gogorrari. Behin gandorra erdietsita, ezkerretara jo, zilindrora iritsi arte. Bistak sekulakoak, Saioaren parekoak, Pirinioa gertuago dagoen abantailarekin.

Adi mendia

Baten bat harrituta geratuko da, baina nire ustez Adi Euskal Herriko mendirik ederrena dugu. Atzo bertan egin nuen igoera Urkiagatik. Zoragarria! Ez naiz nekatzen joaten, gogokoen dudan aroa ekaina, uztaila delarik. Bertako pagadia sekulakoa da. Nekez aurki daiteke hor baino paraje egokiagorik bazkaldu eta siesta botatzeko. (Beste batzuk hondartzak nahiago dituzte. Hor konpon ez dakite bizitaz disfrutatzen!

Eugi abiapuntu ADIra igo

Neguan igota, elur beteta eta haize zakarrak jota ez zen oso gustukorik, beraz beste urtaro batean bueltatzea egin beharra, nahiz eta merezi zuen igoerak.