Puntal de Secus

Submitted by zuriain on 2008, Abril 16 - 15:04.
Altitud 2514 m
Sistema Bisaurin
Location ED50 30T X.693645, Y.4740772
WGS84 42.793159 N, -0.633522 E.
Puntos de partida Lizara at.
Cerca Bisaurin mendia, LAS ARRALLAS trikuharria, SECÚS tumulua, TALONES DE LA FRONTAZA trikuharria, BARRANCO DE LA RUEDA tumulua, LA ROLLA tumulua.
Provincia Huesca.
Categorías .
images
Puntal de Secus
Gailurretik, Anatera eta Castillo de Acher ©zuriain

Bisaurinen iparraldean, Aguas Tuertas ibar alpetarraren hegoaldera, Secus mendilerroa hedatzen da ekialdetik mendebaldera. Lizarako aterpea da abiapunturik hoberena. Bernera eta Bisaurinen arteko arroil estuan gora eginen dugu, Forestales aterpe ikusgarriaren ondora igaro, eta Mistresa goi-ordokira iritsiko gara. Handik mendebaldera joko dugu, Secus lepora iristeko, Bisaurin eta Puntal de Secus artean. Handik gorako bideak ez du zailtasunik. Bi aukera ditugu, lepotik zuzenean igo edo lepora iritsi aurretik, bidetik atera eta Secuseko gandorrean gora egin, zailtasunik gabe. Bi bideak konbinatuz, bata igotzeko eta bestea jaisteko erabil ditzakegu. Gailurretik ikuspegi ederrak izanen ditugu, batez ere ipar-eki-mendebalderantz, Bisaurin erraldoiak hegoaldeko ikuspegi oro eragozten baitigu.

Imágenes

***

***

***

***

****

***