Katilliko Harri

zuriain-k sortua, 2008, maiatza 5 - 21:18
Garaiera 1108 m
Mendialdea Saioa
Kokapena ED50 30T X.617058, Y.4770118
WGS84 43.072872 N, -1.563464 E.
Beste izenak Pikuda
Abiapuntuak Berroeta, Irurita, Artesiaga mt.
Gertu ?Katillegi zutarria, KATILLEGIKO EGIA zutarria, KATILLEGIKO LEPOA 2 tumulua, KATILLEGIKO LEPOA 1 tumulua, GOROSPILGO LEPOA zutarria, KATILLEGIKO LEPOA trikuharria, KATILLEGIKO LEPOA IPAR harrespila, PIKUDA NORTE / GOROSPILGO LEPOA harrespila, KATILLEGIKO LEPOA HEGO harrespila, AITZALEGI zutarria, PIKUDA SUR / KATILLEGIKO LEPOA HEGO 11 harrespila, OLARIAGAKO LEPOA 2 harrespila, OLARIAGAKO LEPOA 1 harrespila, OLARIAGA harrespila, AITZALEGI BIZKARRA zutarria, ELORREGI EKIALDE harrespila, ELORREGI EKIALDE tumulua, ABARTANGO ZELAIA harrespila, ELORREGI harrespila, ABARTAN 3 tumulua, ABARTAN 2 tumulua, ABARTAN 1 tumulua, Abartan mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Katilliko Harri
Katilliko Harri, hegoaldeko ikuspegia ©zuriain

Saioa eta Xuriain erraldoien iparraldean mendikatea Abartaneraino luzatzen da, garaiera galduz, Baztango lurretara amildu baino lehen. Zokoa eta Larralde sakan oihantsuen arteko mendikate honetako mendiak belartsuak dira, gailurretan harria nagusitzen bada ere. Hegotik iparraldera Ekaitza (1174m), Katilliko Harria (1108m), Olari (1048m) eta Elorregi (1049m) gainak aipa ditzakegu. Haietara joateko ibilbiderik errazena Artesiaga mendatetik abiatzen dena da. Egurtegi mendixka (1194m) eta Saioaren arteko lepora igo eta Bagolegiko basoan barrentzen den bidea bilatuko dugu. Bide eder horrek Ekaitzeko lepora eramanen gaitu, Ekaitza (Zokoa)ren oinetan. Handik aurrerako bidea gailurrez gailur ibiltzea besterik ez da, Baztango paisaiaz gozatuz. Baztandik ere abia gaitezke, Berroeta edo Iruritatik.

Irudiak


***

***

****

***

***

****

***

****

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***