HRP-33 Arlet - Lescun

Enviado por ietxaburu el 2016, Octubre 1 - 12:12.

luzera: 26,6 km.
Arlet: 1.986 m. Lescun: 850 m. Igoera metatua: 942 m.
Lescunen: Camping-Gîte Lauzart. tfnoa: (0033)559345177

Jatorriz, liburuan, etapa "Ansabere"ko txabolan bukatzekoa den arren, nahiago izan nuen beste bi ordu luzatu eta Lescunen bukatu. Ansabereko txaboletan artzaiak dauden bitartean, aterpe txiki-txiki eta ea ezer gabeko bat besterik ez dago eskuragarri. Beste aldetik, luzatutako bi ordu horietatik ordu bete baino gehiago hurrengo egunekoari kentzen diozu.

Etapa hau laburtzeko modua badago. "Puerto del Palo"ra iristean, Oza aldera jaisten hasi beharrean, iparralderako jaitsiera hartu eta zuzenean Lescunera. Baina Ibon del Acherito eta Ansabereko inguru politak galtzen dira.

AdjuntoTamaño
33-Ref Arlet-Lescun.TRK75.82 KB