Aritzgaña

Enviado por zuriain el 2008, Abril 23 - 14:44.
Altitud 1246 m
Sistema Areta
Ubicación ED50 30T X.648400, Y.4744050
WGS84 42.832761 N, -1.185571 E.
Puntos de partida Aietxu
Cerca Errasa mendia, Errasa/Raja (suntsituta) ermita, Erremendia mendia, PORTILLO DE BORROKOSKO 1 tumulua, PORTILLO DE BORROKOSKO 2-3 tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Aritzgaña
Aritzgaña (1246m) ©zuriain

Mendi honek (baita bere anaia bikia den Borrotxulok ere) dena dauka bere alde: itxura ederra kanpotik, gailur airoso eta ikuspegi zabalekoa, bide egokiak haraino iristeko... eta gainera horretaz guztiaz bakardadean gozatzeko aukera! Harritzekoa da tontorrean buzoirik, ez bestelako seinalerik ez aurkitzea. Jaiotze zahar batek bakarrik markatzen du Aritzgaiñako gailurra. Bideak Urraul ibarreko Aietxu herritik abiatzen dira: Ekialderantz pista zabal batek Raxa baselizatik igaroz eramanen gaitu, Legarieta txoko ederrean sartuz, Meaka leporaino. Handik, denbora laburrean igoko ditugu Aritzgaña eta Borrotxulo. Beste bide bat Aietxutik iparraldera doa Lukain ibarretik eta Txindargainaren ondoko lepora iristen da. Handik Ekialdera jotzen du, Meaka leporaino. Bi bide hauek konbinatuz txango zirkular ederra egin dezakegu.
Mendizale asezinak inguruko beste mendi batzuk izanen ditu bere grina amatatzeko: Raxa, Buruntzelai, Txindargaina... eta zirrara handiagoa nahi duenak, Atzarte eta Potxe haitz ikusgarrien eskalada saia lezake.

Imágenes

*****

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***