Aug

Loreak

Beheko hostoak, behintzat, ebakiak dira, sartune sakonekin, edo pinatisektuak dira, eta badute txortena; galburuak laxoak dira eta fruitu-galburuak 5 cm baino luzeagoak dira; landare meheagoa, gehienez 70 cm garai.

Lore-buruxkak

Buruxkak estu-estu eginda daude glomerulu esferikoetan; lore-elkartea braktea baino askoz laburragoa da; zurtoin gogorrak.

Loreak

Hosto horztunak edo zerradun/ebakiak, eseriak, zurtoin-besarkatzaileak; galburuak oso trinkoak dira eta fruitu-galburuak 3 cm baino laburragoak dira; landare oso sendoa, 1 m baino garaiagoa askotan.

Lorea

Zurtoin emankorrak, gehienetan, adartsuak eta hostotsuak dira; oinaldeko hostoak +- eliptikoak dira, zabalak; fruituaren errezeptakuluak 1,4-2 mm-ko ile latzak ditu; akenioek ez dute guruin-ilerik mokoaren oinaldean; estipulek 3 cm edo gehiagoko luzera izan dezakete.

Lorea

Kanduek ile zutituak dituzte; kapsula ia esferikoa, zabal baino 1,5-2 aldiz luzeagoa, lorexakien diskoan 8-18 erradio dituena.

Lore eta hostoak

Zurtoinek ile zuzen eta zutituak dituzte; hostoak horztunak dira eta sartuneak ez dira hain sakonak; korolen goiko ezpaina zurixka da.

Landarea

Hosto pinatifidoak, ilegabeak edo iledunak; landare berde-grisaxka.

Lore eta hostoak

Kalizak 10 hortz ditu, gehienetan punta-okerrak; kalizaren hodia 3-4 mm luze da; hostoek gainaldean ia ez dute ilerik edo ile sakabanatuek osatutako ilupa dute.

Lorea

Lore horiak, landare ilegabea edo ia; hostoen oinaldea zabala da, besarkatzailea.

Loreak

Hosto lineal/lantzeolatuak, 1,5 cm baino estuagoak, 3-5 nerbiorekin.