Kalizak 10 hortz ditu, gehienetan punta-okerrak; kalizaren hodia 3-4 mm luze da; hostoek gainaldean ia ez dute ilerik edo ile sakabanatuek osatutako ilupa dute.
Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteek luzakin estua dute, lantza-itxurakoa, 2-5 cm-koa, makurra eta ildaskatua; hosto ia ilegabeak, 3-8 mm-ko arantzekin; 3-8 mm-ko kardilauna.
Anterak (5)6-9(10) mm luze dira, harizpiak baino nabarmen laburragoak; lore-elkarteak 3-8 lore ditu eta gehienetan bakuna da; hostoak 04-1 cm zabal dira.