Eurosiberiarra

adiera zabal du, elementu korologiko hauek guztiak baititu: europarra (Europako mendebaldekoa, Europako hegoaldekoa eta Europako erdialdekoa barnean), lateeuroparra, paleoepeldarra, eurosiberiarra, eurasiarra. Beraz, Eurosiberia deritzon eskualdeko edozein landare izendatzeko erabili da.

Thalictrum aquilegiifolium

Akenio zintzilikariak, pedizelo luzearekin eta 3-4 hegalekin; lorezil-harizpiak anterak bezain zabalak dira gutxienez; lore-elkartea ikusgarria da, lorezil arrosak dituelako.

Loreak
Lorea

Kono distiragabeak, zilborra erdigunean duten apofisi +- lauekin; adartxo meheak; hosto +- glaukoak; enborraren goialdeko azalak izokin-kolorea du.

...

Zuhaitza, 5 m baino garaiagoa; hosto bigunak, horztunak, 1-2 zerratuak edo gingil ez oso nabarmenak dituztenak; lore zuriak; sepaloek ilupa dute kanpoaldean; fruitu ia esferikoak edo udare-itxurakoak.

Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak eta besarkatzaileak dira; korola hori argiak, zain bioleta nabarmenekin, eta eztarri aldean bioleta ilunak.

No photo

Korolak 3-6 mm luze dira, horiek edo zurixkak, eta eztarrian ezkata-antzeko 5 zorrotxo dituzte; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

No photo

Hostoak eta zurtoinen hegalak zurixkak dira, zelula bakarreko ile luzeek osatutako janzki amaraunkara daukatelako, hosto-azpietan nerbio-sarea osorik edo zati batean estaltzen duena; braktea subulatuak, 1,5-3 mm zabal oinaldean, guruingabeak edo guruin gutxikoak.

Lorea

Purpura-koloreko loreak; brakteen luzakinaren muturreko arantza gehienez 3 mm luze da, eta muturraren ertzak oso ilunak dira, marroi beltzezkak.

Loreak

Braktea obatuak, gehienetan purpurakarak, belarkarak; korola arrosak, inoizka zuriak.

Loreak

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak.