BB - Oso bakana

Inon gutxitan aurkitu diren landareentzat erabiltzen da.

Lorea
Loreak

Hosto osoak; adar zuri ilupadunak; korola urdinxka; zuhaixka txikia, gehienetan 70 cm-tik gorakoa.

Lorea

Oinaldeko errosetetako hostoek bi aldeetan guruin-ile asko dituzte, eta haien albo-zilioak beste ileak baino handixeagoak dira; landareak erretxina-usaina du.

Loreak

Hosto horztunak edo zerradun/ebakiak, eseriak, zurtoin-besarkatzaileak; galburuak oso trinkoak dira eta fruitu-galburuak 3 cm baino laburragoak dira; landare oso sendoa, 1 m baino garaiagoa askotan.

No photo

Errosetako hostoek 7-9 gingil dituzte; gingilok, ia beti, oinalde estua dute, 1-3 mm-ko txorten gisakoa, eta erdialdean ez daude teilakaturik.

No photo

Tepaloak ez dira lodiak, marroi argiak dira, eta puntan hortzak dituzte; fruitu txortendunak; haziek ez dute saihetsik luzetara; lore-elkartea gehienetan bakuna da. Hostoen oinaldeko zehar-ebakidura triangeluarra da; lore-elkarteak 3-10 kapitulu ditu.

Lore eta hostoak

Hosto guztiak osoak dira edo ia; korolak 25 mm baino laburragoak dira.

Loreak

Labeloaren gingilak ez dira oso okerrak, ez dute gainerako atalek baino kolore biziagoa, lauak eta zorrotzak dira; lore-elkartea behetik gorantz irekitzen da; hostoak guztiz uhinduak dira, sarritan orbandunak.