U - Urria

Horrela esaten zaie leku gutxitan bizi diren eta, horrez gainera, ugari ez diren landareei. Zentzunez, kategoria honetan sartuko ditugu ez arruntak eta ez bakanak ez diren landareak.

Loreak

Hosto lineal/lantzeolatuak, 1,5 cm baino estuagoak, 3-5 nerbiorekin.

Loreak

Anterak (5)6-9(10) mm luze dira, harizpiak baino nabarmen laburragoak; lore-elkarteak 3-8 lore ditu eta gehienetan bakuna da; hostoak 04-1 cm zabal dira.

Loreak
Lorea
Loreak

Labeloa oso ganbila da edo ia kopa-itxurakoa, konkor oso leunak ditu, eta oinaldean ile laburrak ditu.

Loreak

Zuhaixka txikia, adar zurkarekin; hosto linealak edo lantzeolatu estuak, 1-5 mm zabal; fruituen pedizeloak 1-2 mm luze dira; fruituak 1-1,5 mm zabal dira eta ebakidura +- biribila dute.

Lore eta hostoak

Lore horiak, pedizeloak eta obulutegiak ia luzera berekoak dira; zurtoinak ia zilindrikoak dira; hostoak neguan falta dira, erdiko nerbio nabarmenak dituzte, eta ez dute usain berezirik; haziak marroi ilunak dira eta erori egiten dira kapsulak irekitzean.

Loreak

Periantoak sepalo zuri ikusgarriak ditu, iraunkorrak, (6)8-15 mm-koak, lorezilak baino luzeagoak; sustrai tuberkuludunak, tortzel-itxurakoak; hostoak sasierrosetan daude.

Landarea

Lore-elkarteek normalean glomerulu 1 dute, handitxoa, 1 cm-tik gorako diametroa duena; kalizaren hortzak lantza-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; korolak 5 mm baino luzeagoak dira; hostoak luzangak edo lineal/luzangak dira, eta batzuk, behintzat, 3 mm baino zabalagoak dira; landare etzana/dekunbentea.

No photo

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak.