Hosto guztiak antzekoak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak, osoak edo lakain irregular gutxitan zatituak, loditxoak, lauak edo ildaskatuak, albo-nerbioak erdiko nerbiotik hurbilago dituztenak ertzetik baino; braktea ia zorrotzak, gila zabalarekin eta ertz orbelkara estuarekin; galburu luze edo laburrak, batzuetan laxoak oinaldean.
subsp. maritima: Hostoak oso mamitsuak dira eta zimeltzean belztu egiten dira, erdiko nerbio nabarigaitza dute, osoak dira, kamutsak edo ia zorrotzak, (1)2-15 mm zabal; hostoek oinalde marroia izaten dute; brakteak gehienetan obatuak dira eta
|