Estiloak (lorexaki eta guzti) obulutegia baino laburragoak dira; glomeruluek (8)10-15 mm-ko diametroa dute; korolaren ezkatak ez dira heltzen lorezilaren oinaldera.
Inbolukruaren brakteak arrautza-itxurakoak dira, eta akumen luzea dute; kapitulu oso handiak, (3)4 cm baino luzeagoak dira; urteroko landarea; errezeptakulu ia laua.
Usain gozoko landare likatsua, ihartzean belztu egiten da; hosto, braktea eta kalizek nahasian dituzte ile zuri luzeak, ile ilun laburrak eta guruinak; 5-6 mm-ko korolak; antera inklusoak.