Trikuharri motz itxia. Tumulua: 16 m.ko diametroa eta 1 m eta 0,40 m arteko garaiera. 4 harlauzez osaturiko ganbara du. 4 harlauzek esparru trapezoidal bat eratzen dute. Barneko neurriak: 1,80 m luzera, eta 1,10 m eta 0,75 m arteko zabalera. Hondoan beste harlauza bat azaltzen da. 80° E-M-ra zuzendua dago. Ganbarako harlauzak kareharri tupatsuaz eginak daude eta tumulua bertako kareharri tupatsu eta basaltoaz. Indusketaren ondoren lurzoruaz estalia geratu zen.
|