Grupo ADA

1

Lurrean zutik dagoen monolitoa. Honako neurriko harkoskoa da: 1,45 m. altuera, 0,75 eta 0,50 m. tarteko zabalera eta 0,45 eta 0.30 m. tarteko lodiera. EHErantzko 25ºko okermendua du. Ardatz nagusiaren norabidea 20º koa da. Bertako pudingadun hareharria.

No photo

Trikuharria. Tumulua 9,80 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Erdian krater bat du, 5,50 m. diametrokoa eta 0,25 m.tako sakonerakoa, eta hor neurri txikiko bi harlosa azaltzen dira. Tumuluaren HEko muturrean 1,25x0,50 m.tako harlosa bat zegoen, 1986ean desagertu zena, pista bat irekitzerakoan ondeagailuak bere ekialdeko arkua moztu eta suntsitu zuenean. Bertako hareharri triasiarrak.