Antonio Millán

Txoritokieta zutarria

Zutik dagoen monolitoa. Harlosa forma du, lur gainean 1,95 m.tako altuera duelarik eta batezbesteko 0,95 m.tako zabalera eta 0,25 m.tako lodiera. Bere ardatz nagusiaren norabidea IM-HEkoa da. Inguruko hareharri triasiarrak.
Bere HMko aurpegiak beso bakoitzean 35 cm.tako gurutz bat du grabatua. HEko alboak 5 zm. diametroko «O» bat du grabatua. Gaur egun, Astigarraga eta Errenteriako udal-muga da.