Manuel Laborde Werlinden

Manuel Laborde Werlinden

...
AGIÑA ERDI

4 harrespileko multzoa. Oso hondatuak daude.

Agiña Soroa
Agiña hego 1 harrespila

3 harrespileko multzoa.

Agiña trikuharria
Sagastietako Lepoa 1-eko trikuharria

Trikuharri labur irekia. Tumuluan, 11x13 m. diametro-koa eta 1,70 m.tako altuerakoa, indusketaren ondorioz gelditu zen zanga (2 m. zabalerakoa eta 5 m. luzerakoa, ganbaratik tumuluaren mendebaldeko muturreraino hedatzen dena) ikus daiteke. Ganbara 5 harlosaz antolatutako esparru triangeluar bat da, itxuragabetua eta garaien batean errektangularra izan zitekeena. Harlosa hauek 2,70x2x0,25 m.tako estalki-harlosa eusten dute. Norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Aballarriko trikuharria

Trikuharria. Tumulua 8 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa, oso zabartua. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,20 m. sakonerakoa, bi harlauza etzanak daude. Hegoaldeko sektorean, tumulu gainean, beste harlosa bat dago eroria. Bertako hareharriak.

Otsaarteko trikuharria

Trikuharria. Tumulu obalatua 9,50 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M eta 0,70 m.tako altuera erdian. Industzaileek ziotenez, 1960ean: Ganbara, asko okertutako bi harlosaz eta tumuluan etzandako beste biz osatua dago. Norabidea EHE-MIM.
Gaur egun 2 m. zabalerako zanga formako zulogune bat du erdialdean EHErantz dena. Bertan, HMan, barne-kaldera okertutako harlosa bat dago (1,60x0,90x0,40 m.), eta beste bat IErantz, ia lurretik irikitzen ez dena (0,88x 0,24 m). Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. Bertako hareharriak.